Egunon. Larunbata, 2020ko otsailaren 29a
Azuelo
Azuelowww.azuelo.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

INGURUAREN ETA ERAIKINEN DESKRIBAPENA

LA SIERRA (MENDILERROA)

 Izen honekin La Salera eta Cuesta Pardako pinudietatik Aras eta Bargotako mugetaraino zabaltzen diren lurrak ezagutzen dira. Izena ongi egokitzen zaio, lurra oso malkartsua da eta, tontorraz eta kaskoz beteta. Garai batean, inguru honetako alor guztiak ohizko tresnekin eta aberekin laboratzen ziren, lauak zein aldapatsuak. 60 eta 70ko hamarkadetan iritsi zen hona mekanizazioa: traktoreak, uzta-makinak, "filomatiak"... Tresna hauek alor lauetan eta ordokietan besterik ezin zuten lanik egin; lur gehienak, beraz, landu gabe geratu ziren eta Azueloko nekazariek alde egin behar izan zuten. Gehienak hiriburuetara joan ziren lan bila. Gaur, nekazari bakarra dago herrian.

Mendi honi bizia ematen zioten zenbait uharka, etxola eta korrale zegoen, Espinan, Bencejasen, Valdeperedon, Santa Gadean eta Garainangon adibidez. Hemen, ogia egiteko garia, oloa eta garagarra aziendendako eta patata goxoak zerriendako -eta gizakiendako ere bai- ekoizten zen. Baina urte gutxiko epean ia dena abandonatu zen; korraleak eta etxolak, bertan behera utziak, sasiaz bete ziren eta haizeak eta euriak bota zituzten azkenik. Harriak, zenbait kasutan, herrian etxeren bat konpontzeko erabili ziren.

Mendi hau guztia, bizi-bizia izan zena, erabat bakartu zen, hona hurbiltzen ziren ehiztariengatik ez balitz. Baso-berritzea eta haize-parkea dira atera zaizkion azken etekinak, ardiendako larreak aparte. Lehen ez zegoen basorik, den-dena lantzen baitzen, ezta ur askorik ere goitiko aldeetan.

UHARKA

Mendiko uharka putzu bat estaltzen duen harrizko eraikina da. Kupula-itxura du,  sarrera edo aho batekin. Aho hau iparraldera jarrita da, udan ura ez lurruntzeko. Tamaina txikikoa, 2 edo 3 metro karratu bitartean, barruan gehienez bi metro kubiko ur sartzen da. Euri edo elur uraz betetzen da neguan eta udaberrian bereziki; behin uharka betea, nekazariek harlausa batez ixten zuten sarrera, basa animaliek edota aziendek edan ez zezaten. Uharka bakoitzaren ondoan dekantazio-baltsa bat dago barrura sartzen den ura garbitzeko. Baltsa hauetan, udako egun beroenetan, barneko ura isurtzen zen aziendek edateko. Laborariek ere ur hau edaten zuten, barneko putzutik hartuta, noski... Uharkak goitiko lekuetan aurkitzen dira, Horcajo, Valices, Las Pilas eta Garainangoko ibarretan zeuden iturrietatik urrun.

NEKAZAL-ETXOLA

Mendiko eraikin hauek txikiak dira, lauzpabost metro karratukoak gehienez, harriz egindakoak. Oin karratua edo rektangularra dute, eta kupula faltsuko estalkia. Etxola batzuetan, inpermeabilizatzeko, lurrez estaltzen zen teilatuko harlausak.

Etxola hauek egiteko arrazoia zera zen, herriraino dagoen tarte luzea; eguraldia txarra zenean, bertan babesten zituzten euren buruak nekazariek. Batez ere udazkenean eta neguan, goldaketa eta ereintza aroetan, hotza, euria eta elurra ez ziren batere ezezagunak mendi honetan. Udaberrian ere bai euri zaparradek nekazarien lana eragozten zuten, apirilako eta maiatzako jorraldian. Orduan, orain ez bezala, eskuz egiten zen lana; herriko laborariek, gizonek zein emakumeek, jorrai luzeekin kardaberak eta bitxiloreak mozten zituzten, gero udako uzta biltzeko lana errazteko, hau ere eskuz egiten baitzen. Udan ere bazuten etxolek betebeharra, eguerdiko beroarengandik ihes egiteko eta, jakina, bazkal-ondoko lo kuluxka egiteko.

 

 

 

 









Los foros más destacados

Felicita los cumpleaños

Socios: 355
Visitas hoy: 82
Visitas total: 183675
Mensajes en Foros: 71
Firmas: 556

 
 Mañana
   Jose Miguel Calderon
   Fernando Lobera
   Estrella Cayetano
   Asier Díaz de Cerio
 Día: 02/03/2020
   Elvira García
 Día: 04/03/2020
   Braulio Alvarez de Eulate
 Día: 05/03/2020
   Pablito Chávarri

Tiempo en Azuelo

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2012 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria